

Ostiralean, urriak 30, L.H: 4., 5. eta 6. mailakoak Gasteizera joan ginen. ARTIUM museorako bisita genuen. Autobusa hartu genuen eta iritsi bezain pronto, parke batean hamaiketakoa jan genuen.
Ondoren, ARTIUMerako bidea hartu genuen. Heldu ginenean gure motxilak eta berokiak, gurdi batean utzi genituen kontsignan. Itxaron behar izan genuen aurreko taldeek bukatu arte eta gero hiru begiraleekin elkartu ginen. Orduan, mailaka banatu ginen eta begirale bakoitza talde batekin.


Gu Andrearekin egon ginen. Hasieran elkartu ginen museoko txoko batean pegatina batean gure izenak idazteko eta jarraian museoko hainbat artelan ikustera joan ginen.

Artelan bakoitzean denbora bat hartzen genuen ikusteko eta gero Andreak, galderak egiten zizkigun. Gauza interesgarriak eta ezberdinak ikusi genituen, material ezberdinarekin egindakoak, artista ezberdinek egindakoak.
Bitxia gertatu zitzaigun asmatzea artelanen izenak eta ikusitakoarekin asmatu artista gizonezkoa edo emakumezkoa zen.





Museoko maskota ezagutu genuen. Benetazko sugea ematen zuen baino buztinez eginda zegoen.
Azkenik, tailerretara igo ginen eta talde bakoitzak eskulan ezberdin b at egin zuen taldetxoetan elkarturik. Guk 5 artelan "tuneatu" genituen margo ezberdinak erabiliz. Asko gustatu zitzaigun "karbonziloa" erabiltzea. Lanak bukatu genituenean, talde handiari azaldu genien eta ikastolara eramateko bildu ziren.
Bisita bukatuta zegoela, museotik irten eta Florida parkera joan ginen bazkaltzera. Bertan autobusa hartu genuen eta ikastola itzuli etxera joateko