Bueno talde!!! Agur esateko momentua iritsi zaigu. Batzuk joan eta beste batzuk etorri, horrelakoa da ikastolako mugimendua. Oso gustora egon naiz zuekin eta beste zenbaitetan sufritu izan dut.
Agurtzeko Labrazara joango gara ekainak 30 eta uztailak 31.
Ondo pasa oporretan ere.
Maite Flores
Aste honetan L.H. 6.mailako ikasleak Txanela 5.gaiako esperimentuak egiten bili gara eta orain egindako guztiekin Lan Monografikoa: Materia eta Energia.
Lehenengo teoria ikusi genuen eta ondoren praktikan jarri dugu, eta orain monografikoa betetzen ikasitako guztia txertatuko dugu.
Animo txapeldunak!!
Oiongo Eskupilota taldekoek Pablo Berasaluce pilotaria ekarri ziguten San Bizente ikastolara. Gimnasioan elkartu ginen, galderak egin genizkion, pilota batzuk eta kamiseta bat zozketatu zituen. Azkenik taldeko argazkia egin ondoren frontoian jolasten egon ginen.
Aurreko ostiralean L.H.5. eta 6. mailako ikasleak irakasleekin batera Bianako Las Cañas behatokira joan ginen txoriak ikustera ikastolako Javier Robres, aita baten laguntzarekin. Ondoren Cuevas baselizara joan ginen bazkaltzera eta han sorpresa batekin aurkitu ginen: txalaparta bat zegoen irakasleen bi ezagunena.
Bazkaldu ostean utzi ziguten jotzen eta aldi berean batzuk abestu eta dantzatu egiten zuten.
Bidean abentura gehiago izan genituen: eguzkia gutxi ikusi, euria, bi txirringa izorratu ziren, baten batek erori, lokatza...
Txanelako 5.gaia bukatzeko L.H. 6.mailako ikasleak binaka jarrita bi esperimentu aurrera eraman behar dituzte eta azkenik banakako lana dute monografikoaren txostena betetzea.
Teoria ikusi ondoren, esperimentuen bidez praktikarekin ari dira ikasten.
Aste honetan eraikin gorriko ikaslerik nagusienak gainontzeko ikasleentzat jolasak prestatu dituzte patio orduetarako.
L.H.6.mailakoek astearte, gaur eta ostegunean egokitu zaie egitea. Materiala prestatu zein ekarri, jolasa azaldu eta jolastu bitartean umeak zaindu eta gidatu. Hauxe dute egitekoa.
Esperientzia polita eta dibertigarria euskaraz jolasteko txikiagoekin.
Animo txapeldunak!!
Lan polita egin dezakezue.