Ostiraletan konposteroari bisita egiten diogu. Hilabetero txandakatu
egiten gara L.H. 5. eta 6. mailakoak. Hilabete honetan guri
dagokigu eta aurreko ostiralean egiten aritu ginen. Konturatu ginen gure
Txanelako gaiak irakatsi nahi digunak: injustiziak badaudela munduan. Gu Gabonetan jaten eta
jaten eman dugula denbora, eta gure zizareek aldiz ezer gutxi izan dutela
jateko eta gosez amorratuta egon behar zirela.
Urtarrilak 18, ostirala, mapa baten azterketa egingo dugu non: poloak, kontinenteak eta ozeanoak dagokien tokian eta izenarekin idatzi beharko ditugun.
Gaur Txanelako 3.gaiarekin hasi gara eta momentuz hau daukagu gure txoko txuria.
Gauza gehiago ekarriko ditugu etxetik eta gabonetako oporrak hartu baino lehen bi proiektu ezagutu genituen: BIDEZKO MERKATARITZA eta EFECTO MARIPOSA.