Atsoak arrantza,
zaldiak irrintzi,
baserritar koitaduak
prakak ditu jantzi.

Oilarrak kukurruku,
zakurrak zaunka,
ikuilura joan da
oin biak arinka.
Ardiak balaka,
ahuntzak bekereke,
animalia guztiak
ikuiluan jo ta ke.
Txitoak txio-txio,
oiloak karakaka,
baserritar koitaduak
praketan kaka.
Euliarena

Euli bat hildakoan,
zakarretara!
Beste ehun etorri dira
hiletara.