viernes, 15 de mayo de 2015

KONTSUMOBIDE TAILERRAK


 Maiatzak 14ean, LH5. eta 6.mailako ikasleek San Bizente ikastolan KONTSUMOBIDEko tailer ezberdinak izan zituzten.
"Produktu seguruak", "Kontsumitzen ikasiko dut" eta "Lehengaien eraldaketa".
Horretarako bi begirale etorri ziren: Maitane eta Olatz. Oso jatorrak biak.

LH5.mailakoek bi tailer izan zituzten; bat goizean eta bestea arratsaldean eta LH6.mailakoek bakarra eta arratsaldez.


Guzti hau ikastolako AGENDA 21eko arduradunei esker. Horregatik hemendik eskerrak eman nahi diziegu Gariri eta Joni.
























miércoles, 13 de mayo de 2015

AGENDA 21ekoen eskutik KONPOSTAJE tailerra

Gaur Mertxe begiraleak, EKAIA konpostaje enpresakoa, San Bizente ikastolako AGENDA 21ek gonbidatuta L.H. 5.mailara etorri zaigu.

Konpostajeari buruzko aurrezagutzak piztu, aurkezpen diapositiba azalpenekin ikusi eta azaldu digu, konpostajea egiteko praktika bi taldeetan banaturik eta berziklatutako lorontzia prestatu  dugu (konposta+lurrarekin, landare plantoiak jarri eta konpostajeko zatirik handienak lorontziaren goikaldean jarri).

Azkenik, ikastolako baratzean lorontziak jarri ditugu eta Araba Euskarazeko kartelak jarri ere, zein gure konposteroa ikusi.