viernes, 14 de noviembre de 2014

Gabonetako izeia prestatzen





Aurten Gabonetarako izeiak egingo ditugu plastikan.

Gaur hasi gara eta bat eraikin urdinean jarriko dugu eta bestea eraikin gorrian.

Irakaslearen ideia izan da iaz eskaparate batean ikusitako baten ondorioz.

Lan orduak behar izango ditugu baino ziur gaude lan polita egingo dugula eta etekina denontzat izango dela.

Momentuz hona hemen argazki batzuk.









martes, 11 de noviembre de 2014

Oiongo liburutegian


   Oiongo liburutegira hilabetean behin joaten gara. 

Bertan irakurri eta etxerako liburuak hartzen ditugu.








lunes, 10 de noviembre de 2014

Baratzean: landatzen, konposta, lurra gehitzen, belar txarrak kentzen...



  
 Gaur beste batzuetan bezala ikastolako Baratzea bisitatu dugu.

Bertan eginkizun ezberdinak izaten ditugu: konposta egiteko materia organikoa bota, belar txarrak kendu, landare berriak landatu...

   Gustora egoten gara normalean baino gaur hotz gehiegi egiten zuen eta ti-ta batean egin ditugu lanak.



   Hemen bai taldeko lanetan azkar eta txintxo ibili ohi garela.
   Aloe pilo kendu dizkiogu amatxo bati eta beste kupela ezberdinetan edota lorontzietan landatu. Gutako batzuk etxera eraman ditugu.













Oiongo bideko eskulturak ikusten


   Gaur L.H.5.mailakoak arratsaldeko azkenengo orduan pesiran Oiongo bide bateko eskulturak bisitatzera joan gara.

   Irakaslearen burutazioa izan da irakurgaietako irudi bat ikustean.

Gutako batzuk ezagutzen genituen baino gehienak ez eta sorpresa hartu dugu.

   Nahiko bereziak dira eta zentzu batean beldurgarriak ere apur bat. Baino Maitek esan digu artelanak direla eta ez dugula beste ezer ez pentsatu behar.

Kontuz ibiltzeko pentsatzen dugunarekin, pentsatzenduek baitira beldurra sortarazten dutenak .

Horrelako irteeratxoak politak dira eta gure inguruan dauden gauzak ezagutzen laguntzen digute.

Agian beste batean ere aterako gara beste bitxikeriren bat ezagutzera.