lunes, 23 de junio de 2014

Agur L.H. 6.mailako taldeari

 Bueno talde!!!
Agur esateko momentua iritsi zaigu. Batzuk joan eta beste batzuk etorri, horrelakoa da ikastolako mugimendua. Oso gustora egon naiz zuekin eta beste zenbaitetan sufritu izan dut.
Agurtzeko Labrazara joango gara ekainak 30 eta uztailak 31.
Ondo pasa oporretan ere.
Maite Flores

martes, 10 de junio de 2014

KIKErekin Logroñon

Atzo gure irakaslea Kikerekin egon zen arratsalde pasa Logroñon eta argazki pare bat egin zizkion gure disfruterako.


Zeinen guapo dagoen!!!

lunes, 9 de junio de 2014

ENGLISH EXAM

EKAINAK 12, 
OSTEGUNA

ENGLISH EXAM

QUESTION WORDS

jueves, 5 de junio de 2014

5.gaiako ESPERIMENTUAK


Aste honetan L.H. 6.mailako ikasleak Txanela 5.gaiako esperimentuak egiten bili gara eta orain egindako guztiekin Lan Monografikoa: Materia eta Energia.
Lehenengo teoria ikusi genuen eta ondoren praktikan jarri dugu, eta orain monografikoa betetzen ikasitako guztia txertatuko dugu.
Animo txapeldunak!!

PABLO BERASALUCE San Bizenten





Oiongo Eskupilota taldekoek Pablo Berasaluce pilotaria ekarri ziguten San Bizente ikastolara. Gimnasioan elkartu ginen, galderak egin genizkion, pilota batzuk eta kamiseta bat zozketatu zituen. Azkenik taldeko argazkia egin ondoren frontoian jolasten egon ginen.

Espeleologia egin genuenean

L.H. 5.mailakoekin batera espeleologia egitera joan ginen Kantauri mendekateko kobazulo batera.
Hemen dituzue egindako argazki guztiak:

Las Cañasera TXIRRINGAZ

Aurreko ostiralean L.H.5. eta 6. mailako ikasleak irakasleekin batera Bianako Las Cañas behatokira joan ginen txoriak ikustera ikastolako Javier Robres, aita baten laguntzarekin. Ondoren Cuevas baselizara joan ginen bazkaltzera eta han sorpresa batekin aurkitu ginen: txalaparta bat zegoen irakasleen bi ezagunena.
Bazkaldu ostean utzi ziguten jotzen eta aldi berean batzuk abestu eta dantzatu egiten zuten.
Bidean abentura gehiago izan genituen: eguzkia gutxi ikusi, euria, bi txirringa izorratu ziren, baten batek erori, lokatza...

martes, 3 de junio de 2014

ESPERIMENTUAK PRESTATZEN

Txanelako 5.gaia bukatzeko L.H. 6.mailako ikasleak binaka jarrita bi esperimentu aurrera eraman behar dituzte eta azkenik banakako lana dute monografikoaren txostena betetzea.

Teoria ikusi ondoren, esperimentuen bidez praktikarekin ari dira ikasten.

PATIO JOLASAK

Aste honetan eraikin gorriko ikaslerik nagusienak gainontzeko ikasleentzat jolasak prestatu dituzte patio orduetarako.
L.H.6.mailakoek astearte, gaur eta ostegunean egokitu zaie egitea. Materiala prestatu zein ekarri, jolasa azaldu eta jolastu bitartean umeak zaindu eta gidatu. Hauxe dute egitekoa.
Esperientzia polita eta dibertigarria euskaraz jolasteko txikiagoekin.
Animo txapeldunak!!
Lan polita egin dezakezue.

Mate azterketa

Hurrengo asteartean, 
ekainak 9:
 MATEMATIKAZKO AZTERKETA 
egongo da.

Animo txapeldunak azkenengo txanpan gaude.