lunes, 14 de abril de 2014

EKA Bianan

Ostiralean EKA ospatzera joan ginen Bianara. Eguraldia primerakoa izan genuen eta primeran pastu genuen ere.

jueves, 3 de abril de 2014

MATEOLINPIADAK

Urtero LH6.mailakoei aukera ematen zaie MATEOLINPIADETARA joateko eta aurten hautatutakoak izan dira: Ainhoa Echazarreta, Hirune Álvarez de Eulate eta Carlota Campos.
Maitzaren 24an Gasteizera joango dira.
Zorionak neskak eta animo!!!

ATZOKO JAIA

     Atzo AUTISMOAREN eguna ospatu genuen. Bideo bat ikusi genuen, aurreko egunean egindako kartelak leku ezberdinetan jarri: ikastolako bi eraikinetan eta barandiletan, ikasle guztiei informazioa eta puxika urdina banatu genion, urdinez jantzita etorri ginen, txokolatezko-bizkotxo goxoa...
   Primeran pasa genuen eta errepikatzeko gogoekin geratu gara.

Zuek balkoi eta leihoetan puxika urdinik ikusi al dituzue?

 
Hemen dituzue atzoko argazkiak:
https://www.flickr.com/photos/7190287@N05/13598213135/



martes, 1 de abril de 2014

MATE AZTERKETA

Berriro ostiral honetan MATE azterketa izango dugu 9., 10. eta 11.gaietakoa.
Animo eta hasi ikasten.


Apirilak 2 AUTISMOAREN EGUNA

Bihar ospatuko dugu AUTISMOAREN eguna: ikastolako bi eraikinak kartelekin eta puxika urdinekin apainduko ditu eta ikastolako ume guztiek eramango dute etxera puxika urdin bat etxeko balkoi edota leihoetan jartzeko.

Animatzen al zarete zuek ere gurekin batera egun honetan urdinez janzten eta puxika urdinekin bulegoak, herria, etxeko leiho eta balkoiak apaintzera?

                                                     Mila esker!!!