viernes, 22 de junio de 2012

2011/12 ikasturteko azkenengo eguna

 Akenengo eguna eta gauza pilo bat genituen egiteko. Batetik Iker Zangronizi eskerrak emateko detailetxoa ematera joan gara.


Ondoren talde bakoitzak bere tutorearekin argazkia egiteko gelara joan gara.

Jarraian zinemara joan gara gure txirula emanaldia egitera eta gure tutorei erositako opariak banatu dizkiegu. Jabirentzako erloju dotore bat eta Maiterentzat argazki digitalentzako markua.

Honekin batera erakutsi ditugu egindako bi pankarta.
Ikasturte intentsua izan dugu lan pilo bat eginda eta azkenengo ebaluaketan froga dezente egin izan ditugu baino orain badaukagu guzti horrekin ahazteko tartea AMPAkoek guretzako prestatutako jaialdian. Bagoazzz!!!!



Zorionak Sandra Vallenilla

Zorionak guapaaaa!!!!


 Liburutegirako maskotaren lehiaketan gure gelako Sandra Vallenilla saritua gertatu da lehenengo hiruren artean. Irailean jakingo dugu sarituak izan diren hiruren artean zein izango den irabazlea.
Dena den guretzat bazara txapelduna.
Zorionak!!!

DBHkoei zalantak galdetzen

Txanelaren azkenengo proiektuetako bat da DBH1eko ikasleen gana jotzea eta hauek elkarrizketatzea DBHren inguruan LH6ko ikasleek dituzten zalantzen inguruan.
Eta gaur bertan horixe egin dugu. San Bizente ikastolan dauden bi LH6ak elkartu egin gara eta DBH1ekoen gelara joan gara hauentzat prestatuak genituen galderak egitera.
Gustora aritu dira bai ikasle batzuk zein besteak eta galdera guztiak erantzun dira.

Zorionak Sandra

Zorionak guapa!!!


   Zure urtebetetzea ospatu genuen bizkotxo ederrarekin eta txupatxus goxoekin. Gainera aurreko gauean abestu genizun Labrazako aterpean. Zeinen pozik zeunden.
Ondo pasa guapa!!!

Eskerrik asko!!!!!

Zeinen pozik jarri nintzen atzo gelara heldu nintzenean eta arbela irakurri nuenean. Ni ere nahiz eta batzuetan haserre agertu edota triste, oso pozik egon naiz zuekin. 4 urte zenituztenetik ezagutzen zaituztet eta momentu berezi eta polit asko igaro ditugu elkarrekin. 

Hemendik aurrera ikasketa zailak direla entzungo duzue baino inoiz ez ahaztu Maite Floresek esaten zizuena:

"Kontuz zer esaten diozuen zuen buruari!!!"

"Ondo egingo dut, ondo egingo dut, ondo egingo dut."

Maite zaituztet eta gogoan izango zaituztet.
Musuak
Maite

miércoles, 6 de junio de 2012

English exam


Ekainak 12, asteartea  

ENGLISH EXAM

1- Present simple and present continous.
2- Regular and irregular verbs.
3- Questions words ( gaps ).
4- Questions words ( order ).
5- Yes/No questions.