jueves, 29 de septiembre de 2011

ZORIONAK ONEKA!!!!


Zorionak guapa!!!

Gaur Onekaren urtebetetzea da eta bizkotxo goxo batekin eta zukuekin ospatu dugu.
Mila esker eta oso ondo pasa zure egunean.

jueves, 22 de septiembre de 2011

Azterketak- FROGAK


Txanela irakasgaikoa:
IRAILAK 23an (16, 17 eta 18. orrialdeak)

Ingelesa:
IRAILAK 26ean Vocabulary

martes, 20 de septiembre de 2011

Julio Verne

Munduko sorrera 3 minututan

Horren labur dagoenela ez da guzti-guztia azaltzen baino sintesi bezala oso ondo dago.
Zer diozue?


Lurraren geruzak

Lurraren geruzen azalpenak ematen dituzten bideo batzuk:



Ozono geruza


Hurrengo helbidean klikatu ezkero ozono geruzari buruzko informazioa izango duzue:

http://www.pnuma.org/ozonoinfantil/html/index.htm

Atmosferaren geruzei buruzko informazioa

OLERKIAK


Nork nahi ditu izarrak kontatu
Teleskopioarekin?
Edo soinekoak eta galtza berriak josi
jostorratza eta hariarekin?
Ez al da hobe izango txitxipilotak egitea
haragia, irina eta tomatearekin?


"Ilargiaren aurpegiak"

Amaraunetik zintzilik
ilbehera:
orduak badoaz aurrera.


Amaraunetik zintzilik
ilbetea:
ilbetea, ordu zurien ordularia
ala ordu ulergaitzena?

Amaraunetik zintzilik
ilgora:
igitaiaz moztu denbora.

Zergatik deitzen diote Lurrari planeta urdina?



Gure planetaren kolore zehatza jakiteko, 196ko abuztua arte itxaron behar izan genuen. Geminis 11-ko astronautak Lurrari begiratu eta lluratuta geratu ziren. Kolore ugari zegoen lurbiran: tropikoetako ohianean esmeralda; basamortuen gorri-horia... Baina, batez ere, ozeano eta itsasoen urdina zen nagusi. Horregatik, nahiko egokia da ordudanik eman zaion “planeta urdin” izena.

Izarren hautsa bertsio berriagoa


Ken zazpiren bertsio animatua entzuteko aukera duzue hurrengo linka sakatu ezkero.
disfrutaezazue!!!
http://www.youtube.com/watch?v=95mDuflUReg

lunes, 19 de septiembre de 2011

Zergatik ez dira egunez izarrak ikusten?

Gaua osoa esna eman ondoren, lotan ote daude? Ala beste galaxiaren bateko senideak ikustera joan ote dira? Ez, guk ez ikusi arren, izarrak lehenengo lekuan daude. Gertatzen da Eguzkiaren argia eguratsean sartzen dela eta parte bat, aerosolen eta ur-lurrinaren eraginez, barreiatu egiten dela zeru goiaren urduritasuna eraginez. Eguzki-argiak ez digu uzten izarren argitasun ahula ikusten, gauean bezala.

Zergatik ez da Eguzkia gauez ikusten?


Lurra bere ardatzaren inguruan ari da biraka, eta gauden lekutik batzuetan ikusten dugu Eguzkia eta beste batzuetan ez. Ikusten ez den tarte horri gaua deitzen diogu. Eta orduan Eguzkia munduaren beste aldea, gure kontrakoa, ari da argitzen, eta horregatik ez dugu guk argia ikusten; zeru goia ilun izaten da eta izarrak ikusten ditugu.

OLERKIA

Nahi luke baleak

izan astronauta

espazioan gauzak

arinak dira eta,

horrela berak ere

egingo luke saltoka.

Zorionak Maite!!!


Eta beste bat!!!
Ala!!! Kurtsoa hasi berria eta gu ospakizunez josia egutegia. Kar,kar!!!
Oraingoan irakaslearena izan dugu eta gailetak eta zukuak ekarri zizkigun.
Eskerrik asko Maite!!!!

Zorionak IGOR!!!!


Klaseko lehenengo egunean urtebetetze ospakizun bat izan genuen: Igorren urtebetetzea. Horretarako bizkotxo eta irabiatu goxoak ekarri zizkigun.
Eskerrik asko Igor eta ZORIONAAAKKKK!!!

lunes, 5 de septiembre de 2011

Alexanderren urtebetetxea


Zorionak guapo!!!

Berandu jarri dugu baino egunean bertan ospatu genuen Labrazako aterpeko azkenengo egunean.