miércoles, 22 de junio de 2011

Labrazako aterpean

Nota onak atera genituen irakasleak botatako erronkarekin eta hori dela eta bi gau eman ditugu Labrazako aterpean. primeran egon gara eta eguraldi bikaina izan dugu.
Oso ondo pasa dugu honakoak egiten: eskulan bat, garbitzen, jasotzen, sukaldatzen, denbora librean herria aztertzen, elkarrekin lo egiten, igerilekuan, frontoian, irakaslearen etxean eta ortuan...
Egun gehiago eman nahi genituen bertan baino ezin genuen. Ia datorren ikasturtean berriro joatea lortzen dugun.

jueves, 16 de junio de 2011

Zorionak EMMA!!!!


Gaur Emmaren urtebetetzea ospatu dugu. Horretarako gauza goxoak ekarri ditu: txupatxusak eta txiklea, bizkotxo goxoak eta zukuak.
Oraindik ez da bere urtebetetzea baino oporretan gaudenez bere egunean orain aprobetzatu dugu.
Mila esker guapa eta ondo ondo pasa zure egunean.

miércoles, 15 de junio de 2011

ZORIONAK CARMEN!!!


Nahiz eta oraindik bere urtebetetzea ez izan Carmenen urtebetetzea ospatu dugu. Bere eguna denean ezin izango dugu ospatu eta ikaskideekin ospatzea nahi zuenez gaur txupatxusak, txikleak eta patata batzuk ekarri dizkigu, baita edateko kas, coca-cola eta zukua ere.
Zelako betekada goxoa!!!
Mila esker guapa eta ondo pasa.

martes, 14 de junio de 2011

Plastikan egindako lan batzuk

Kolore hotzak eta beroak aztertzen.


Plastikan aurten eskulan ezberdinak egiten ari gara. Gehienetan Txanelako gaiekin bat datozen gauzak dira. Hauetako batzuk dituzue ondorengo argazkietan.

Zer diozue?
Gure artelanak gustukoak al dituzue?


Euri makilak


Gorputz Hezkuntzan Txirringan....


Egun batean Gorputz Hezkuntzako irakaslearekin eta LH5.mailako tutoreekin txirringaz jaitsi ginen Logroñora. Bertan Euskarazko erregistro kanpaina batean lortutako saria partekatu genuen.
Oso ondo pasa genuen eta bueltan arazo tekniko bat izan genuen: txirringa bati katea atera zitzaion eta asko kostatu zitzaigun ondo jartzea. Hau dela eta justu xamar heldu ginen ikastolara.
Baina ez zen hau txirringarekin egin genuen irteera bakarra. Oiongo San Justo parkera joan baikinen aste berean ere bai.

Ba al zenekien...

Ahoskotasuna lantzeko irakurgaietako ariketa bat landu dugu. Honekin guztiekin partekatzen dugu ikasi izan dugun zerbait.
Zer deritzozue?
Zer moduz egin dugu?


Laida:


Paula:


Ainhoa:


Alexander:


Jon:


Igor:


Urtzi:


Andrea:


Carmen:


Oneka:


Sandra:


Emma:


Veronica:

Esperimentuak

Esperimentuak egin genituen eta hoien adibide dituzue jarraian agertzen diren argazki eta bideoak. Argazkietan aldi berean bete genuen erregistroa agertzen da.

Orain ikusi ahal izango dugu ikasleek prestatutako esperimentuak.

Hemen dituzue Carmen eta Ainhoa OSTADARRA eta KOLOREen esperimentuekin.


Orain Andrea eta Onekak prestatutako esperimentua: SOINUAren esperimentua.
(Arazoak daude soinuarekin eta ez da entzuten)



Alexanderrek prestatutako esperimentua: TERMOMETROA.


Urtzik eta Igorrek ARGIArekin egindako esperimentua.



Laida eta Jonek egindako esperimentua: PERISKOPIOA



Paula eta Sandraren esperimentua: TENPERATURArekin


Veronica eta Emma:

Baratzara goaz!!!


Asteazkenero Ikastolako Baratza Ekologikora goaz. Horretarako ureztatzeko ontziak hartzen ditugu eta batzuetan hainbat landareei beharrezkoa zaien sendagaia ematen diegu. Adibidez, tomate landare batzuk pulgoiarekin daude eta spray batekin sendagai ekologiko bat botatzen diegu. Beste batzuetan ere landare batzuk landatu izan ditugu eta kupeletan ikusten ditugun belar txarrak kentzen ditugu. Eta hilabetero 5. edo 6. mailako talde batek konpostarekin lana egiten du. Guk lehenengoak izan ginen honetan eta hasieran genituen sentsazioak aldatu izan dira.
Asko disfrutatzen dugu egiten ditugun lan hauekin.
Gerturatu zaitezte eta ikusi zeinen polita dugun. Ikastolako askok parte hartzen ari gara.

Naturako gaiak aztertzen

Gelako guraso batzuk lantzen ari ginen gaia dela eta jarraian ikusi ahal izango dituzuen gauzak helarazi zizkiguten.

Aukera polita izan genuenez banan banan materia hauek aztertzen joan ginen. Ondoren beste gela batzuetara eraman genituen. Azkenik gure gelako txoko txurian izan genituen denbora batez.
Mila esker gurasoei izan zuten ideiarengatik.
Berezia izan zen.

Espejon egon ginen


Aurreko astean Espejoko aterpean egonaldia egin genuen.
Primeran pasa ge
nuen nahiz eta eguraldi bikaina ez izan.
Gutako batzuk gaixorik zeuden edota jarri zi
ren, baino hala eta guztiz ere disfrutatzeko tarteak izan zituzten.
Lau begirale genituen, bi sukaldari, aterpeko zuzendaria, mantenimenduko gizona eta aterpe osoa guretzako.
Aterpea oso ondo zegoen, hotela zirudien komuna eta dutxa gela barruan genuelarik.
Janaria eta egindako ekintzak primerako
ak izan ziren: abestiak, jolasak, eskulanak, paseoa eta gaubelak.
Jantokian sartzeko abestu behar genuen: kar,kar.
Eta orain Labrazarako irteerarekin irrikitan gaude...


Zorionak Laida


Gaur Laidaren urtebetetzea!!!
Zorionak guapa!!
Labrazan ospatuko dugu.
Egun polita izan eta asko disfrutatu.