martes, 30 de noviembre de 2010

TXANELA AZTERKETA


Marrazki eskemarekin egindako HISTORIAURREKO azterketa bikain egion ondoren orain HISTORIAREKIN hasi gara eta ostiral honetan ABENDUAK 3, jaialdiarekin hasi baino lehen, goizeko 9tan AITZIN AROAren azterketa idatzia izango dugu:
"Esan Aitzin Aroari buruz dakizun guztia"
Irudiak egin ditzazkezue lagungarri izateko, baino batez ere idatziz azaldu behar duzue modu ulergarrian zer eta nola gertatu zen aro horretan.
Hemen jarritako irudiekin informazioa baduzue: tribuak, komunikabideak...

Despues del éxito recogido con el esquema con dibujos de la
PR
EHISTORIA nos adentramos ahora en la HISTORIA y el viernes 3 de Diciembre, antes de empezar con la festividad, a las 9 de la mañana haremos el exámen escito sobre AITZIN AROA: "Di todo lo que sabes sobre AITZIN AROA"
Ha de ser un exámen escrito en el que expliquéis lo ocurrido en esa época. podéis utilizar dibujos para ayudaros pero lo importante ha será la información escrita.
Aquií en los dibujos tenéis información: tribus, medios de comunicación...

viernes, 26 de noviembre de 2010

Euskal Herriko Historiaurrearen ERREKUPERAKETA

Azterketa gainditu ez zutenentzako azkenengo aukera izango dugu astelehenean 9tan EREKUPERAKETAn.
Probetxua ateraiozue asteburuari, marrazki eskematik, fotokopietatik eta Ainhoak egindako azterketatik ikasi.
Animo!!!

KRIPANEN ZUHAITZAK LANDATZEN


Asteazkenean autobusa hartu genuen eta Kripango iturburura gerturatu ginen zuhaitzak landatzeko. Foru Aldundiak Koadrilaren eskutik geturatutako ekintza dugu. Primeran pasa genuen eta npoz-pozik zein neke neka eginda heldu ginen etxera.
Esatekoa da hasieran okerreko bidea hartu genuela eta kilometro batzuk debalde egin genituela. Hori bai, paisai ederra genuela zekulako ikasgela batean. Eta zelako zortea izan genuen: eguraldi bikaina egin zigun.
Beste autobus batekoekin elkartu ginen: Eltziego, Lantziego eta Biasteriko eskolako ikasle eta irakasleekin. Lau taldetan banatu ginen eta bidea egiten genuen bitartean, Sergio gure begiraleak, naturaren inguruko sekretu eta informazioa ematen zigun. Gauza asko ikusi eta ikasteko aukera paregabea izan genuen, eta noski, probetxua atera genion.
Ez dakit nori bururatu zitzaion baino... hostoen burrukak egon ziren, abestiak, barreak, erronkak, txirristak... Zelako eguna!!!
NON IZANGO DUGU HURRENGOA??

martes, 23 de noviembre de 2010

Interkulturalitatea 3. zikloan



Duela hilabete bat gutxi gora behera irakasle bereziak izan genituen egun batzuetan.Beraiekin Interkulturalitatea lantzen ibili ginen. Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen.
Pribilegiatuak izan ginen, soilik 5. , 6. eta DBHko mailakoek ikastaroa jaso baikenuen.

HHkoei gure ipuinak kontatzen


Txanelako lehenengo proiektuaren bigarren zatiaren froga duzue honako argazki aurkezpena. Ipuinak egin genituen unibertsoaren gaiarekin eta ondoren Haur Hezkuntzako geletara hauek kontatzera hurbildu ginen. Bertan aztertu genuen nolako jarrera izaten duten txikiek gure presentziarekin. Esperientzia polita izan zen Haur Hezkuntzako ikasleen aurpegiak ikustea, beraien arreta izatea eta ipuin kontalari bezala jardutea.
Beste batean errepikatzeko esperientzia da.
Egingo dugu!!!

Zuhaitzak landatzera


Bihar goizetik arratsaldera Kripanera joateko autobusa hartuko dugu 5. eta 6. mailakoek.
Zertarako galdetuko duzue, ezta? Erantzuna hauxe da, zuhaitzak landatuko ditugulako. Horretarako goaz eta bertan egun osoa emango dugu, ziur egun berezia zein polita izango dugula. Bueltan kontatuko dizuegu nolako eguna izan dugun.
Argazkian ateratzen direnak ez gara gu, baino gurea jarriko dugu aurrerago.


Argazki lehiaketa

Hemen dituzue argazki lehiaketara bidali ditugun guk egindako argazkien aurkezpena.
Zer diozue?
Gustukoak al dituzue?

Txanelako AZTERKETA



Ostiralean goizeko 9tan Euskal Herriko Historiaurreariburuzko azterketa izango dugu. Galdera hauxe erantzun beharko duzue:
Zer dakizu Euskal Herriko Historiaurreari buruz?
Ikasteko fotokopiaak dituzue zein marrazkiekin egindako eskema.
Animo txapeldunak ziur nago primeran egingo duzuela.


martes, 16 de noviembre de 2010

AZTERKETAK



Gaur, Azaroak 16a, Txanelako 2.gaiko azterketatxo bat izan dugu Historiaurreko Lehen Gizakiena. Aurretik eskemak eginda genituen, mapa kontzeptuelak eta gelan birpasoa eginda.
Eta aurreko ostiralean, hilak 12, Euskalerriko mapa politikoaren azterketa egin genuen.

Orain Euskalerriko mapa fisikoa falta zaigu egiteke eta ikasteke.
Momentuz, Euskalerrrian agertutako aztarnei esker daukagun
historiaurrea ikusi dugu eta marrazkien bidez eskematxoa egingo dugu.

Irakurketan

Noizean behin gelan irakurtzeko tartea hartzen dugu. Hiruhileko honetan "Piraten Uhartea" ari gara irakurtzen. Eta denbora librea daukagunean ere gure Txoko Txuriko liburu, dokumentu eta bitxikeriak hartzen ditugu irakurtzeko.

Nikaraguako haurraren Antzerkia zela eta...

Paraiso Antzerki taldea aurten ere gurekin izan da eta beraiek proposatutako lehen ekintzaren berri eman genuen. Ondoren antzerkira gerturatu ginen eta Nikaraguako haur baten istorioa jakin genuen. oso polita izan zen. Baino hor ez zen kontua amaitu. Handik aste batera gure gelan kutxa bat agertu zitzaigun liburu batekin: "El color de la arena". Eta oraintxe ari gara egunero zertxobait irakurtzen. Bitxia da ikustea eta entzutea nolakoa den beste munduetako haurren istorioa.

jueves, 4 de noviembre de 2010

KOMIKI LEHIAKETA

Kaixo!!!
Komiki lehiaketa batean parte hartuko dugu plastikako 3 saioetan egindako komikiekin. Gaia bageneukan: unibertsoaren gaiarekin egindako ipuinari buruzko komikia egitea zen. Beraz, ipuin bezala idatzi berri genuena, komiki bihurtu. Gauza polita egin dugu eta orain soilik dugu bidaltzea eta erantzunen zain egotea.
Irabaziko du gelako norbaitek?
Beno, garrantzitsuena egin dugu: ahal genuen hoberen egin eta bitartean disfrutatu.

BERTSOLARITZA


Badaukagu BERTSOLARITZAKO irakasle berri bat Unai.
Gasteiztik datorkigu asteazkenetan hamabostean behin gurekin bertsotan aritzeko. Asko ikasten ari gara. Unai oso irakasle ona izateaz gain, jatorra, alaia eta dinamikoa da. Oso gustora egoten gara. Txanelako 2.gaian Irratsaio bat daukagu proiektu bezala eta unaik lagunduko gaitu bertso bat egiten irratian abestu dezagun.
Zeinen ondo ezta?

miércoles, 3 de noviembre de 2010

San Bizenteko "Paparatziak"

Hementxe gaude gure argazki makinak eskuan ikastolatik gertu dauden hainbat leku ezberdinetan argazki bitxiak egiten. Plastikako lan bat dugu eta honekin argazkien lehiaketa batean parte hartuko dugu. Horretarako hainbat pausu jarraitu ditugu:
1- Argazki makina ekarri.
2- Ikastolako txoko ezberdinetan argazki bitxiak egin.
3- Ikastolatik gertu dauden leku ezberdinetara joan eta argazkiak egin.
4- Irakassleak gelako ordenagailuan argazkiak deskargatu.
5- Gure pendrivetara argazkiak pasa.
6- Argazkiei izen bereziak eman eta hiru aukeratu.
7- Aukeratutako hiru argazki hoiek karpeta batean sartu eta Maiteri entregatu lehiaketara bidaltzeko.
8- Lehiaketan parte hartzeko fitxak bete.

Ikusten duzuenez ez dira doilik argazkiak egitea izan. Eta orain urduritasunarekin lehiaketaren emaitzen zain gaude.