miércoles, 30 de junio de 2010

GURE GELAKO TXAPELDUN BAT


Gure gelako Alba Crespok aurten eskupilotako txapelketa ezberdinetan egon da eta batzuk irabazi egin ditu. Ez dauka oso erreza oraindik ere eskupilotaren mundua mutilen kontua baita. Baina oso ona da, kirolzale amorratua eta behar duen guztia egiten saiatzen da.
Zorionak guapa!!!
Segi horrela!!!

jueves, 24 de junio de 2010

AZKEN EGUNEKO AGURRA


Aurreko egunean Maitane ikasleak Gasteizko Ser irratira joan zen ipuin lehiaketa baten saria eta aipamena jasotzera. "Lau Haizetara" deitzen zen lehiaketa eta irratira joan ziren saridunek irratian parte hartzeko, sariak jasotzera (50€roko bale bat liburuetan gastatzeko, patrozinatzaile baten opariak eta saridun guztiekin hegazkin txiki batean hegaldia Gasteiz ingurutik), egunkarirako argazkia egin zieten saridun guztiei eta gurra.
Zorionak beraz Maitane eta disfrutatu sarietaz!!!
Ekainak 23an gure ikasturteko azkenengo eguna izan zen. Ikasle batzuk beste zentru batzuetara doaztenez ez genuen soilik eraikin gorria eta Lehen Hezkuntza agurtu behar baizik eta hainbat ikaskide ere bai. Horretarako gainontzeko ikasleek sorpresa bat prestatua zuten joaten zirenentzako: argazki aurkezpen bat. Emozionatu egin ginen eta besarkadei zein musuei pasu eman genion.
Irakasleak ere agurtzeko oroigarri bat eman zien ikasle batzuei: lore bat.

martes, 22 de junio de 2010

ZORIONAK Nerea!!!!



Gaur igerilekuetara joaten ginela Nerean bere urtebetetzea ospatzeko kokakola fresko-freskoak eta litxerkeri poltsa bana ekarri dizkigu.
Mila esker guapa!!!
Egun polita izan dugu zure urtebetetzea ospatzeko.
Kar,kar,kar
Argazkia egitea ahaztu zaidanez beste bat hartu du. Sentitzen dut, burua apur bat galduta daukat.

ZORIONAK eta ondo pasa udan eta institutoan

viernes, 11 de junio de 2010

Gogoratzen al zarete?

Ikastolako blogean publikatu izan genuen artikulua baino ez argazki guztiekin.
Duela hilabete pare bat Gasteizko Jundiz industrialgunean dagoen lantegi batera joan ginen. Bertan kontainer horietan usten ditugun gauzak berziklatzeko hasierako prozesua egiten dute eta hauxe bera nola egiten den azaldu zigun Borja begiraleak.
Hemen dituzue argazkiak bizi izandakoak gogoratzeko.

argazki aurkezpen batzuk


Ingeles irakasgaiko saio batera irakasle pilo etorri zitzaizkigunean.

EKA eguna ospatu genuenean Lantziegon



Plastikan paper birziklatua egiten. Izugarri ondo egon ginen. Asko gustatu zitzaigun ekintza eta emaitza. Baina gauza bat badaukagu hurrengoan kontutan hartzekoa. Mahaia eta paperaren artean plastiko bat jarri behar da pegatuta gera ez dadin. Ah!! eta aparatu elektrikoak ezin dira bustiiiiiii.