jueves, 18 de diciembre de 2008

GURE BLOGA ZERTARAKO?

Gure blogan, Maite Flores gure irakaslea, gauza asko jartzen ditu:gai batean gaudenean, gai horri buruz gauza interesgarriak zintzilikatzen ditu, video asko, letra asko eta argazki asko.
Gure blogan, iruskinak jartzeko leku beziak daude: argazkien azpian, testuen azpian, bideoen azpian...
Beste blog batzuk ere daude:
Hauek dira blog batean

agertzen diren gauzak

Maitene eta

Nerea Casadok egindako

lana.

GABONAK

Jokin eta Izanen lana dugu oraingoa
Gabonetako zuhaitza hau da. Zuhaitzaren azpian Olentzero opariak uzten du.
Zuhaitzak apaintzen dira.

Oletzero ekartzen ditu. Asto bat dauka, jostailuekin laguntzen dio eta jostailuak sakuetan eramaten ditu. Olentzeroren kabalgatak daude.




Oletzerok etortzen denean irekitzen diut eta jolasten dut, Gabonak osoak jolasten dut. Kanpanadetan jaten da mahatsa, txanpana irekitzen da, besarkatzen gara eta koheteak botatzen ditugu.


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

miércoles, 17 de diciembre de 2008

Gure Txanela eta Lenguako lanak





Historia aztertu dugu bi irakasgaietan eta metodologia berdina erabiliz historian aurkitzen diren 4 aroak aztertu egin ditugu: antzinaroa, erdi aroa, aro modernoa eta garaikidea.
Argazkietan egin genituen kartelak dituzue eta hobeto ikusteko etor zaitezte gure gelara eta hormetan aurkituko dituzue.

Euskal Herriko eskulturak


Esan bezala hemen gaituzue arte-lanetan. Oraingoan gaia Euskal Herria genuen. Ez dugu denbora askorik izan baino gauza politak ikusi ditzazkegu. Etorri ikastolako sarrerara!!

OKA JOLASA

Itziar, Noelia eta Nerea Villate egindako lana:

OKA JOLASA
Abenduaren 19an olentzero ospatzen da ikastolan. Olentzero ospatzeko betiko jolasa egiten dugu: Oka jolasa. Taldeak egiten dira eta klasean elkartzen dira eta ikusten dira zeintzuk taldeak tokatu diren. Gero andereinoak azaltzen digu zer egin behar den, gimnasiora joaten gara talde guztiekin. Han elkartzen gara eta prest gaudenean talde batek dadoa botatzen du. Adibidez 5bat ateratzen du eta froga bat egin behar du .5bat ateratzen badu froga bat egin behar du. Arau garrantzitsu batzuk daude : Euskeraz hitz egin behar da eta elkarrekin katetik joan behar da. Frogak horrelakoak dira adb : frontoira joan eta lokotxen jolasa jolastu beste talde baten aurka.Aurten oka jolasa egiteko bost talde egin dute:
Bilintx,xalbador,laskao txiki,txirrita eta pernando.Talde bakoitzari kolore bat eman dizkiote oka jolasean jolasteko adb:berdea , gorria ,laranja , beltza....

Baserritarres jantzita etorri behar gara.Oka jolasean oso garrantzitsua da ez haserretzea eta ez pikatzea , garrantsitsuena ondo pasatzea da. Gu jolasten gauden bitartean olentzero etorriko da txikieei bizitatzo bat egitera , gurasoak etor daitezke .

ANIMA ZAITEZTE!!!


Oporretan egiten dugu...

GURE OPORRAK.
Gu oso ondo pasatzen dugu gure Gabonako oporretan:
* 17:30etan petardoak erostera joaten gara, gero etxera aropa aldatzera goaz eta dutzara sartzen gara, oso ondo geratzen gara.
* 18:05etan gure amak elkartzen dira dena prestatzera:
Janaria, apaingarriak, jaiotza, etab.
* 19:45etan bukatzen dute eta enparantzara joaten dira kafe bat hartzera.
* 22:00etan afaltzera joaten gara. Ordu 1eta erdi egoten gara hizketan.
* 00:00etan mahatsa jaten dugu eta gure ahoa patata bat bezala geratzen da.
* 00:30etan behera jeisten gara petardoak botatzera:
Albertok traka handi bat botatzen du.

OSO ONDO PASATZEN DUGU.
Guillermo eta Ruben


OLENTZERO

Hona hemen Eñautek eta Unaik egindako lana:
HAU DA GUREOLENTZERO (Klikatu hemen)

Olen3.gif (52759 bytes)Olentzero

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.

Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.

Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski ta solomo
makina bat este
Jesus jaio da eta
alaitu zaitezte.

Horra! Horra!...

Lehenengo gausa klaseak apaintzen ditugu.

Gure ikastolan, gabonetan kaletik joaten gara gabon kantak abesten: alaken,olentzero,hator-hator,ohilarrak kanta kantari etabar.

Eta abesten dugunean kaletik batzuetan gozokiak botatzen dizkigute.

Bukatzen dugunean merienda bat ematen digute.

Primero decoramos nuestras clases con objetos navideños.

En la ikastola, solemos salir a la calle a cantar villancicos: alaken,olentzero,hator-hator,ohilarrak kantari etc.

Y nos suelen tirar chucherías por cantar.
Y al terminar nos suelen dar merienda en la ikastola.


Musikarekin ikasten


Irakasle jator batek honako interneteko helbide interesgarri bat pasa dit. Gauza politak eta interesgarriak daude. Aprobetxatu eta arakatu. Klikatu hemen

martes, 16 de diciembre de 2008

Artelanetan



2.txanelan ikusi eta aztertu ditugu: Euskal Herria eta Historia. Eta hauek direla medio artelanetan jarri gara.
Momentuz Historiako eskulturak egiten ibili gara eta aurrerago izango dituzue ikusgai, Euskal Herrikoak.

Beti ere, ikastolako atarian.
Hemen gaituzue lan eta lan, baita apur bat zikintzen ere: kar, kar, kar.

domingo, 14 de diciembre de 2008

Zuhaitzak landatzen

Ostiralean LHko ikasle guztiak Santamaria mendira joan ginen zuhaitzak landatzera. Primeran pasa genuen eta eguraldi bikaina suertatu zitzaigun. Hasieran begiralearen azalpenak eta adibidea entzuten egon ginen eta gero taldeka jarri ginen lanean. 3 zuhaitz mota landatu genituen: artea, ezkurrak eta "karrasko" pinuak. Begiraleak nahi zutenei zuhaitz bat landatzeko beharrezkoak oparitu zizkion. Eta larunbatean berriro, gurasoekin batera, zuhaitzak landatzen jarraitu zuten.


El viernes los alumn@s de primaria nos acercamos al monte Santamaria para plantar árboles. Nos hizo un día estupendo y lo pasamos genial.
Primero escuchamos las explicaciones del monitor y vimos el ejemplo y luego nos pusimos en grupitos para trabajar. Plantamos tres tipos de árboles: encinas, pinos carrascos y bellotas. El monitor al final regaló a todo el que quiso elmaterial necesario para plantar un árbol. El sábado se siguió la actividad pero, esta vez acompañad@s de padres y madres.

miércoles, 10 de diciembre de 2008

Gelako irabazle batzuk Giza Eskubide lehiaketan


Jakin badakigu ikasle bikainak ditugula San Bizente ikastolan. Honen adibide ditugu 5. mailako Itziar Marauri eta Irene Herreros. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 60.urteurrena gaur ospatzen dela eta, Arabako Foru Aldundiatik proposatu ziguten ipuin eta marrazki lehiaketa bat.
Horretarako gaiari buruzko material ezberdina bildu eta aztertu ondoren, lanean jarri ginen. Gehienek marrazkia egin zuten. Eta batzuen gaitasunak fruitu izan dute: Senda Vivara joateko sarrera, diploma eta CD bat.
ZORIONAK!!


Por tod@s es sabido que esta ikastola tenemos grandes talentos y día a día nos dan muestras de ello. Como ejemplo tenemos a dos alumnas de 5º: Itziar Marauri e Irene Herreros. Hoy celebramos el 60 Aniversario de la Declaración de los Derechos Humanos y para ello desde la Diputación Foral de Álava nos propusieron un concurdso de cuentos y dibujos. Juntamos material diverso para informarnos del tema, lo trabajamos y analizamos y despues hicimos el trabajo. La mayoría se decantó por hacer un dibujo. Las capacidades de algunas dieron fruto y... : entradas para Senda Viva, un diploma y un CD. ¡¡¡ENHORABUENA!!!

jueves, 4 de diciembre de 2008

Euskalerriko txokoetatik pesiatzen

Bizkaia aurkezten digute Aitor eta Tasio. Informazio historikoa ere bazuten baino errepikaturik zegoenez moztu egin dut.
BIZKAIA MAITE
bizkaiko mugak :
Kantabria,Burgos,Araba,Gipuzkoa eta Bizkaiko Golkoa.





Bizkaiko mapa eta bere herri garrantzitzuenak:

Bizkaiko mendi batzuk: Bizkaiko ibai batzuk:
Anboto,Goierri... Oka,Lea,Ea...

Gutxi ez dira Euskalerriko txokoak

Hemen baduzue beste probintzi bati buruzko informazioa.


BEHE NAFARROKO IKURRINA
BEHENAFARROKO MAPA

Behe Nafarroa

Nafarroa Beherea

Wikipedia(e)tik

Nafarroa Beherea

Nafarroa Behereko bandera Nafarroa Behereko armarria
Hiriburua Donibane Garazi
Herritarra iparraldeko nafar, baxenabartar
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Departamendua

Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak
Eremua 1.325 km²
Biztanleria 28.000
Dentsitatea 22 bizt/km²


Nafarroa Beheraren mapa fisikoa

Donibane Garazi eta Errobi gaineko zubia

Nafarroa Beherea edo Baxenabarre[1] Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.

Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.


Izena

Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:

"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular"rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Hau, gaskoierazko izenaren aldaera litzateke. Beraz, euskal testuetan "Baxenabarre" izenaren agerrera "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik.

Euskaltzaindiak bi izenak onetsi ditu.

Ingurune naturala

Mendiak

Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko mendiak

Okabe (1.466 m) lurraldeko tontorrik altuena da, Txardeka (1.440 m) bigarrena eta Urkulu (1.419 m) hirugarrena izanik.

Mendi hauek Mendebaldeko Piriniotan kokatuta daude eta Nafarroa Garaiaren mugan daude gehienak.

Ibaiak

Sakontzeko, irakurri: Nafarroa Behereko ibaiak

Historia

Sakontzeko, irakurri: nafarroako Erresuma

Baionako apezpikuarekin lotuta zegoen gehienez (Amikuze ordea Akitzerekin). Nafarroa Beherea 1530. urtea arte Nafarroa Garaiarekin bat egina zegoen, Nafarroa bakarra osatuz.



.









Noeliak eta Alainek egindako lana da.